Politika -
Madril
Jose Amedo ETAren eta GALen biktimen arteko biltzarrean izango da
GALeko kide ohiak berak eskatu du bilerara joan ahal izatea. Amedo publiko artean egongo da, Josean Fernandez ETAko preso ohiaren ondoan.
Maria Suarez | Radio Euskadi
Ostiralean, ETAren eta GALen biktimen arteko biltzarrean izango da Jose Amedo GALeko kide ohia, Radio Euskadik zabaldutakoren arabera.
Radio Euskadik jakin duenez, Amedok berak eskatu du bilerara joan ahal izatea. GALeko kide ohia publiko artean egongo da, Josean Fernandez ETAko preso ohiaren ondoan. Polemikaren ondoren, Fernandezek uko egin zion hizlari gisa parte hartzeari.
Pilar Manjon M11 elkarteko presidenteak ere entzungo ditu testigantzak. Rosa Lluchek, Ernest Lluchen alabak, ezingo du bertan parte hartu, arazo mediko bat tarteko, baina agiri bat bidali du bilerari bere babesa adierazteko.