Politika -

Emaitza txarrak

Rajoy PPko buruekin bildu da hauteskundeetako beherakada aztertzeko

Agintaria Gaztela eta Leongo presidentearekin bildu da, horrek "ispiluan" begiratzeko aholkatu ondoren. Rajoyk egoera lasaitu nahi du, dimisio susmoen eta aldaketa eskarien aurrean.

Mariano Rajoy
Mariano Rajoy
Mariano Rajoy

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak bilera sorta abiatu du lurraldeetako PPko buruekin, alderdiak udal eta foru hauteskundeetan izandako beherakada aztertzeko, eta aldaketa eskaerei eta dimisio susmoei aurre egiteko.

Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidenteak ateak ireki dizkio inbestiduran ez aurkezteko aukerari. "Ezin da baztertu", esan du, norberak bere erabakiak hartu behar dituela gaineratu aurretik.

Hauteskundeen emaitzak aldaketak eragingo ditu datozen hilabeteetan PPren gotorleku historikoetan. Valentziako Erkidegoan, Alberto Fabrak bertako PPren buruzagitza uztea aurreikusi du 2016. urte hasierako kongresuari begira. Luisa Fernanda Rudi Aragoiko jarduneko presidentea ez da oposizioan egongo, baina PPren buru izaten jarraituko du bertan, datorren urteko kongresura arte, alderdiko iturrien esanetan.

Aldaketa

Esperanza Aguirre Madrilgo PPren buruak PPk "sorrera berri bat" behar duela esan du. Hauteskundeetako "emaitza txarrak" direla-eta, bere alderdiak "mugarik gabeko" erreformak eta aldaketak abiatuko dituela iragarri du.

PPren gotorlekuetan aldaketak eta autokritika gehiago egitea eskatzen da, hauteskunde orokorretarako bultzada bat izan dadin. Horixe proposatu dute alderdiko buruzagi batzuek PPren Genova kaleko egoitzan egindako batzorde federalean. Hala, Rudik esan du PP markarekiko jarrera ezkorra dela, eta horrek agerian uzten duela gauzak egiteko modua aldatu beharko dutela. Jose Ramon Bauza Balearretako presidenteak ere kritika gogorrak egin ditu, hobetzeko modu bakarra "ikastea eta akatsak onartzea" dela iritzita.

Fabra ere kritiko agertu da eta "jarrera" aldaketa beharrezkoa dela aldarrikatu du. Arantza Quiroga PPren EAEko presidenteak ere erantzuteko gai izatea eta emaitzak "aintzat hartzea" eskatu du. Albert Nuñez Feijoo Galiziako presidenteak adierazi du PPk hobeto ulertu behar duela herritarrek zer eskatzen dioten, eta mezuak eta politikak "gehiago eta hobeto" azaldu behar dituztela.

Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidentea izan da Rajoyrekin hitz egin duenetako bat. Urte amaierako hauteskunde orokorretarako hautagai izango ote den erabaki aurretik, bere burua "ispiluan" ikusteko aholkatu dio Herrerak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Rajoy albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Espainia albisteak