Politika -
Hauteskunde biharamuna
UPyDk iragarri du prozesu judizial guztiak utziko dituela
Hala, Bankia, lehentasunezko akzioak eta 'black' txartelen erabilera argitzeko auziak utziko ditu. Bestalde, Diezek aparteko kongresua deitu du uztailaren 11rako.
agentziak | erredakzioa
Igandeko hauteskundeetan emaitza txarrak lortu ostean, Rosa Diez UPyDren bozeramaile eta presidenteak iragarri du alderdiak prozesu judizial guztiak utziko dituela.
Diezek prentsaurreko batean azaldu duenez, alderdia jada ez da pertsonatuko prozesu judizialetan, baina "injustiziak" erakundeetan salatzen jarraituko du.
Erabaki horrekin, utzi egin ditu bere gai izarrak: Bankia, lehentasunezko akzioak eta 'balck' txartelak, Auzitegi Nazionalean daudenak. Era berean, Luis Barcenasen disko gogorrak suntsitzea argitzeko auziko izapideak, Andaluziako Heziketa ikastaroak eta Burgos, Errioxa, Granada eta Segoviako aurrezki kutxetako kudeaketak ere salatu zituen.
Kongresua uztailaren 11n
Bestalde, Diezek esan du igandeko porrotak ez duela zerikusirik Ciudadanosekin akordiorik egin ez izanarekin, eta alderdiaren aparteko kongresua deitu du uztailaren 11rako, eta iragarpena egin du: ez da hautagai izango.