Politika -
Giza eskubideak
Espainia 'torturengatik' ikertzea eskatu dio EAJk Europako Batzordeari
Izaskun Bilbaoren hitzetan, duela gutxi NBEko Torturaren aurkako Batzordeak eta Europako Batzordeak berak emandako abisuak “nahikoak dira, gutxienez ikerketa bat martxan jartzeko”.
Agentziak | Erredakzioa
Espainia ?behin eta berriro torturengatik zigortu? dutela ikusita, Estatua ikertzeko eskatu dio Izaskun Bilbao EAJ eurodiputatuak Europako Batzordeari. Espainiak EBko ?beste herrialde batzuetan bete diren zigorrak pilatzera derrigortzen duen erabaki markoa? errespetatu ez duela gogorarazi du eurodiputatu jeltzaleak.
2014an ?Zuzenbidezko Estatua babesteko? marko bat adostu zuen Batzordeak, Bilbaok gogorarazi duenez. ?Mehatxu sistemikoa dagoen kasuetan? markoa aktibatu behar dela erantsi du ordezkari jeltzaleak.
Izaskun Bilbaoren hitzetan, duela gutxi NBEko Torturaren aurkako Batzordeak eta Europako Batzordeak berak emandako abisuak ?nahikoak dira, gai honen inguruan gutxienez ikerketa bat martxan jartzeko?.
Europako erakundeek Bakearen Nobel Saria jaso dutela gogorarazi du Bilbaok. Horrek ?kezkagarriak diren egoera horien aurrean jarrera nabariago bat hartzera animatu beharko luke?, adierazi du EAJko eurodiputatuak.
?Europako Batzordeak eskura dituen tresnak erabiltzeko planteatu dugu ekimena, gutxienez Espainiari datuak eskatzeko, Zuzenbidezko Estatuaren nahasmenduaren aurrean. Torturak ez ikertzeagatik sententzia ugari daude eta baita NBEko abisu bat ere. Beste herrialdeetan bete diren zigorrak aintzat hartu behar direla esan du Batzordeak berak?, gaineratu du.
?Ez da aurreneko aldia?
Zentzu horretan, aste honetan bertan Auzitegi Gorenak ?abisuari gor? egin diola azpimarratu du Bilbaok. ?Ez da aurreneko aldia. Espainiako Justiziak ?Parot doktrina? babestu zuela mundu guztiak gogoratzen du Estrasburgon, nahiz eta aditu guztiek lardaskeria bat zela esan?, salatu duenez.
Horregatik, Europako Batzordeak ?jokabide horiek Oinarrizko Eskubideen Europako Gutunean lekurik ez dutela Espainiako Justiziari eta Gobernuari esateko eskumenak eta mekanismoak? dituela adierazi du Bilbaok.