Politika -
San Antonio auzia
Fiskaltza pertsonatu egingo da San Antonio auzian Maroto ikertzeko
Kontuen Auzitegia aztertzen ari da Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroak eta Gasteizko alkate eta alkategaiak irregulartasunak egin zituzten ala ez.
agentziak | erredakzioa
Estatuko Kontuen Auzitegiko Fiskaltza 'San Antonio' auzian pertsonatu da, Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroa eta Javier Maroto Gasteizko alkate eta PPren alkategaia ikertzeko, merkatuak agintzen zuena baino askoz garestiago sinatu zuten alokairu kontratu batek kontu publikoei "kalte" egin ote zioten argitzeko.
Fiskaltzaren erabakia Kontuen Auzitegiak baieztatu du, eta bat egingo du Gasteizko Udaleko oposizioko taldeekin, auzian pertsonatzeko eta epaiketa abia dadila eskatzeko asmoa iragarri baitzuten.
Estatuko Kontuen Auzitegia kasua ikertzen ari da oraindik, baina, dagoeneko, milioi erdi euroko bermea ezarri die Alonsori, Marotori (Ogasun zinegotzi zelako orduan), eta 2007an PPren zinegotzi zirenei, Gonzalo Anton enpresarioarekin alokairurako udal kontratu bat sinatzeagatik.
Izan ere, kontratu horren arabera, Udalak 7,6 milioi euro ordaindu beharko zizkion enpresarioari. Horren truke, Udalak 20 urterako izango du alokairuan Antonek urtebete lehenago 2,7 milioi eurotan erositako lokala. Kontuen Auzitegiak uste du erabaki horrek kontu publikoei "kalte" egin diezaiekeela.