Politika -

Kongresua Bilbon

Ustelkeriaren aurrean 'gardentasuna' eskatu dute Europako abokatuek

Europako Abokatu Kolegioen Federazioak ohartarazi du 'Espainia, beti bezala, berandu dabilela' alor horretan ere.

Europako Abokatu Kolegioen Federazioa kongresua egiten ari da Bilbon. Argazkia: EFE
Europako Abokatu Kolegioen Federazioa kongresua egiten ari da Bilbon. Argazkia: EFE
Europako Abokatu Kolegioen Federazioa kongresua egiten ari da Bilbon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Abokatu Kolegioen Federazioak ustelkeriaren aurrean gardentasuna eskatzeko konpromisoa hartu du gaur Bilbon egiten ari diren kongresuan. Halaber, Europako abokatuek ohartarazi dute "Espainia, beti bezala", berandu dabilela alor horretan ere.

Kongresuan hainbat gai jorratuko dituzte eta, horien artean, gaur ustelkeriari eta gardentasunari buruzko saio bat izan dute. Aipaturiko saioan alor horiek Abokatuen Kolegioetan, Abokatutzako Kontseilu Nazionaletan, enpresetan eta abokatuen egunerokotasunean duen eragina jorratu dute.

Aitzol Asla Europako Abokatu Kolegioen Federazioko Formakuntza koordinatzaileak azaldu duenez, "abokatuek, hiritarren eskubideen bozeramaile diren aldetik, gardentasuna eskatu behar dute. Gardentasun horrek benetakoa izan behar du eta gainera, herritarrek jakin behar dute agintariek eta politikariek zer egiten duten".

Halaber, azpimarratu du garrantzitsua dela abokatuek eurek beren egunerokoan gardentasuna aplikatzea. "Frogatuta dago gardentasun gehiago dagoenean ustelkeria gutxiago dagoela. Nolanahi ere, Espainia, beti bezala, berandu dabil", gaineratu du.

Aslaren hitzetan, informaziorako sarbidea errazten dutenak dira gardentasun alorrean jarraitu beharreko politika egokiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak