Politika -
Noos auzia
Infantaren eta Urdangarinen bermeak ordaintzeko dirua bahitu dute
Jose Castro Noos auziko epaileak Aizoon erakundearen funtsak bahitzeko agindua eman du. Dirua Palmako beste epaitegi batek atxikita zuen.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Castro Noos auziko epaileak Aizoon erakundearen funtsak bahitzeko agindua eman du. Dirua Palmako beste epaitegi batek atxikita zuen, eta Cristina infantaren (2,7 milioi) eta Iñaki Urdangarin senarraren (13,6 milioi) bermeak ordaintzeko bideratuko dute.
Aizoon Palmako duke-dukesek erdi bana duten enpresaren alde gordetako dirua atxikitzeko agindua eman du gaur Castrok auto batean. Funtsak Palmako Lehen Auzialdiko 23. Epaitegian zeuden.
Erakunde horrek zor bat kobratzeko erreklamazioa jarri ondoren dago epaitegi horretan diru hori, Balear Uharteetako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Bahitutako diruaren % 50 Cristinaren bermea ordaintzeko bideratuko dute, eta beste % 50a Urdangarinena pagatzeko.