Politika -

Batzar Nazionala

Etxerat: 'Sakabanaketaren bukaeraren hasiera marrazten ari gara'

Presoen senideen elkarteak azpimarratu du 'sakabanaketaren eta eskubideen urraketen amaiera eskatu baino' amaiera emango dietela.

Etxerat presoen senideen elkarteak batzar nazionala egin du gaur Iruñean. Argazkia: Etxerat
Etxerat presoen senideen elkarteak batzar nazionala egin du gaur Iruñean. Argazkia: Etxerat
Elkartasuna eta eskubideen defentsa, Etxeraten nazio batzarrean

0:30

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat presoen senideen elkarteak iragarri du sakabanaketaren bukaeraren hasiera marrazten ari direla. "Batzar honek bide egokian ari garela erakutsi digu", gaineratu du elkarteak.

Etxeratek Batzar Nazionala egin du igande honetan Iruñean eta 500 lagun inguru elkartu dira.

Etxeraten izenean ohar bat irakurri dute Maider Alustizak, Urtzi Errazkinek eta Muriel Lucantisek eta azpimarratu dute euskal preso eta iheslari politikoen senideei eta lagunei berotasuna eta elkartasuna emateko eta bidean aurrera indarturik egiteko batzarra dela. "Gure jardun horri eusteko arnas gune garrantzitsua da batzar hau", adierazi dute.

Elkartearen hitzetan, "ezohikoa da aurtengo bilgunea, bai senideon asistentzia aldetik, baita eragile ezberdinek erakutsi diguten babesagatik ere". Etxerati babesa erakutsi dioten eragileen artean daude Sortu, Aralar, EH Bildu, EA eta CUP alderdi politikoak, LAB, ELA, Stee-Eilas, ESK, CGT sindikatuak eta beste hainbat gizarte eragile.

Ohar batean Etxeratek kriikatu du senide presoen bi funtsezko oinarri deuseztatu nahi izan dituztela: "defentsa juridikoa eta osasungitza". "Baina elkartasun uholdea geldiaraztea ezinezkoa denez, zutabe nagusia, elkartea, zuzenean kolpatzea beste erremediorik ez dute izan. Horrek bide egokian ari garela erakutsi baino ez digu egiten. Luzatu nahi duten sufrimenduaren soka moztera goazelako", gaineratu du.

"Hemen gauden pertsona bakoitzak arrazoi bat baino gehiago ditugu sakabanaketa anker honekin amaitzeko. Arrazoi guzti horiek hitz sinple bakar batean laburbiltzen dira: Giza eskubideak. Etxeraten lan alorra. Hortik bere garrantzia. Ez gara horren alde lan egiteaz nekatuko. Dispertsioa eta eskubideen urraketen amaiera eskatu baino, amaiera emango diegu. Alferrik ari dira", azpimarratu du Etxeratek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak