Politika -

Epaiketa

ANk 11 gazte epaituko ditu gaur, Segiko kide izatea egotzita

Hamarna urteko kartzela zigorra eskatu dute auzipetuentzat, talde terrorista baten kide izatea leporatuta. Epaiketa maiatzaren 12an bukatuko da.

Irueñean auzipetuen alde egindako manifestazioa. Irudia: EFE
Irueñean auzipetuen alde egindako manifestazioa. Irudia: EFE
Irueñean auzipetuen alde egindako manifestazioa. Irudia: EFE

Europa press

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 11 gazte epaituko ditu gaur, Segiko kide izatea leporatuta. Hamarna urteko kartzela zigorra eskatu dute auzipetuentzat, talde terrorista baten kide izatea leporatuta.

Akusatuak honako hauek dira: Iker Araguas Jusei, Gorka Sueskun González, Ibai Azkona Domínguez, Mikel Marin Irurozqui, Diego Javier Octavio Matinikorena, Iñaki Marin Marcero, Iker Aristu Etxeberria, Oihan Unai Ataun Rojo, Mikel Beunza Oroz, Irati Mujika Larreta eta Mikel Flamarique Arbiol. Epaiketa maiatzaren 12an bukatuko da.

Fiskaltzaren arabera, inputatuek zenbait ekintzetan parte hartu zuten Segi legez kontrako organizazioa "dinamizatzeko".

Besteak beste, aipatutako iturriak dioenez, zenbait kutxazain automatikori su eman zioten, molotov koktelak jaurti zituzten 2008an, manifestazio baten ondorio, zirkulazioa eten egin zuten eta Segiren aldeko kartelak jarri zituzten Iruñean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala