Politika -
Administrazioen modernizazioa
Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren Lege Proiektua erretiratu du
Oposizioarekin akordioa lortzea "ezinezkoa" dela iritzita hartu du erabakia Eusko Jaurlaritzak.
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoa modernizatzeko Lege Proiektua erretiratzea erabaki du, oposizioarekin akordioa lortzea "ezinezkoa" dela iritzita, eitb.eus-ek jakin duenez.
Gasteizko Gobernuak ezohiko bilera egin du 08:00etan, erabaki formala hartzeko.
Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburuak agerraldia egingo du 09:15ean, azalpenak emateko.
Jaurlaritza testu berria prestatzen hasiko da hauteskundeen ostean.
Bestalde, oposizioko taldeek salatu dute Jaurlaritzak ez duela izan negoziatzeko borondaterik.
Hain justu, gaur bozkatu behar zituzten proiektuaren osoko zuzenketak Eusko Legebiltzarrean.