Politika -

Dirua zuritzeagatik

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak bere gain hartu du 'Rato auzia'

Orain arte Madrilgo Fiskaltza arduratu da ikerketaz, baina, hemendik aurrera, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak zuzenduko du.

Iruzurraren kontrako Fiskaltzak ikertuko du Rodrigo Rato

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak bere gain hartu du Rodrigo Rato Espainiako Ekonomia ministro ohiaren inguruko ikerketa. Consuelo Madrigal Estatuko fiskal nagusiak sinatu du baimena, eskumena Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari emateko. Dirua zuritu edota iruzur fiskalik egin oten duen argitzea izango da ikerketaren xedea.

Orain arte Madrilgo Fiskaltza arduratu da ikerketaz, baina, hemendik aurrera, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak zuzenduko du.

Fiskaltza berezi horrek ostiralean eskatu zuen ikerketa bere gain hartzeko eskaera.

Bien bitartean, Rodrigo Rato bere bulegora bueltatu da gaur goizean. Guardia Zibilak iragan astean miatu zuen Ratoren bulegoa, Madrilgo Fiskaltzak aginduta.

10:15ean atera da etxetik Rato, eta kotxez egin ditu bulegora arte dituen 300 metroak. Ordubete eta erdi egon da bulego barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea