Politika -

Hiru urte Iñigo Cabacas gabe

EH Bilduk Cabacasen heriotza 'gutxiestea' egotzi dio Jonan Fernandezi

Bake eta Bizikidetza idazkariak zera esan ei zion Cabacasen aitari: "Ertzainen alargun guztiek ez dute lortzen jakitea senarraren hiltzailea nor den".

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EiTB
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EiTB
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Iñigo Cabacas gaztearen heriotzan duen "erantzukizuna estaltzen saiatzea" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari, eta Eusko Legebiltzarrean auzi horri buruzko azalpenak ematea eskatu dio Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari. Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil zen Basauriko gaztea, duela hiru urte.

Gara egunkariak gaur azaldu duenez, Iñigoren gurasoak Beltran de Herediarekin eta Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkariarekin bildu ziren.

Gurasoek tiroaren egilea nor izan zen argitzea nahi dutela eta, Jonan Fernandezek zera esan ei zion Manu Cabacasi: "Ertzainen alargun guztiek ez dute lortzen jakitea senarraren hiltzailea nor den". Gainera, "etsairik ez egitea" eskatu ei zion.

Hori horrela, EH Bilduko legebiltzarkidearen aburuz, "oso larriak" dira adierazpen horiek, eta Cabacasen gurasoekin egindako bilerara "zertarako" joan ote zen galdetu dio. "Ertzaintzaren barruan hartutako hainbat erabaki ez dira lagungarriak bakearentzat eta bizikidetzarentzat", deitoratu du.

Arzuagak gogorarazi duenez, Fernandezek sufrimendu eta biktima mota ezberdinak "ez nahasteko" deia egin ohi du. Horregatik, "berak betetzen ez dituen aholkuak eman nahi izatea" leporatu dio.

Parlamentariak uste du Bake eta Bizikidetza idazkariak "garrantzia kendu nahi" diola Iñigo Cabacasen heriotzari, "zerikusirik ez duten beste testuinguru batzuk aipatuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu