Politika -
TTIP
TTIP itunaren aurkako mobilizazioak egin dituzte Bilbon eta Iruñean
Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren kontrako Nafarroa Ekimen Taldeak adierazi duenez, ituna ez dago oinarrituta "gehiengoaren interesak lehenesten dituen" printzipioetan.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeak eta Bilbok bat egin dute Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta deitutako mobilizazioekin.
Hala, martxa batek hiriburu nafarreko erdigunea hartu du, azken egunotan itunaren kontra egindako azken mobilizazioan. Besteak beste, giza katea egin dute aste honetan, itunaren aurkako konpromisorik hartu ez duten alderdien egoitzen artean, hain zuzen, UPN, PPN, PSN eta Geroa Bai. Gainera, elkarretaratzea egin dute Ingurumen Departamentuaren egoitzaren aurrean.
TTIPren kontrako Nafarroa Ekimen Taldeak deitu ditu mobilizaziook eta, gaur, adierazi duenez, ituna ez dago oinarrituta "gehiengoaren interesak lehenesten dituen" printzipioetan eta negoziazioetako prozedurak "demokraziaren kontrakoak" dira, erabat.
Halaber, itunak "aurrekaririk gabeko atzerapausoa ekarriko du, eskubide sozialei eta lan arlokoei dagokienez", eta "Espainiako herrien burujabetzaren kontrako eraso zuzena" da.
Hori dela eta, itun horren inguruan informatzeko eta mobilizatzeko deia egin diete herritarrei.
En Bilbao también se ha celebrado hoy en una manifestación en contra del Tratado Transatlántico de Comercio e Inversión (TTIP) entre Estados Unidos y la Unión Europea (UE), que ha partido desde las 20:00 horas de la Plaza Moyua.
Bilbon ere AEBren eta Europar Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren aurkako manifestazioa egin dute gaur 20:00etan Moyua plazatik abiatuta.
Europako hainbat hiritan ere mobilizazioak egin dituzte eta, hala, Vienako manifestazioan 15.000 lagunek parte hartu dute eta Bruselan, berriz, 2.000 lagunek.