Politika -

Cabieces auzia

Villalabeitiak 'engainatu' egin zuela esan du Mario Fernandezek

Azaldu duenez, Kutxabankek ez zion euro bakar bat ere ordaindu Cabiecesi, Alkortaren bulegoari baizik.

Mario Fernandez. Argazkia: EiTB
Mario Fernandez. Argazkia: EiTB
Villalabeitiak engainatu duela adierazi du Mario Fernandezek

02:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiaren esanetan, Gregorio Villalabeitia egungo Kutxabankeko presidenteak "engainatu" egin zuen eta gertaturikoa ez duela ahaztuko gaineratu du. Halaber, berretsi du prozedura amaitzen denean neurriak hartuko dituela bere ohorea zikindua izan delako. "Nire ohorea zalantzan jarri da eta hori da daukadan bakarra", gaineratu du.

Fernandezek ordubete inguru igaro du Bilboko 4. zenbakiko instrukzio epailearen aurrean deklaratzen, Kutxabankek Cabiecesei ustez egindako ordainketak direla eta. Ustez, 243.592 euro ordaindu zizkion bankuak Espainiako Gobernuko ordezkari ohiari.

Haren kontrako "sorgin ehiza" dagoen galdetuta, finantza erakundeko presidente ohiak adierazi du "zaldi itxura duen zerbait baldin badago, zaldi bat bezala mugitzen dena eta lau hanka dituena, zaldi bat dela pentsatzeko arrazoi asko daude".

Aurrez fiskalari adierazi bezala, orain kasuko epaileari esan dio Kutxabankek ez diola euro bakar bat ere ordaindu Cabieces jaunari. Fernandezen esanetan, Cabieces Rafael Alkorta abokatuaren bulegoko kidea zen eta kanpoko kolaboratzaile gisa lan egiten zuen. Gaineratu duenez, bankuak Rafael Alkortaren abokatu bulegoari egin zizkion ordainketak eta, beti, egindako lanaren ordainetan.

"Alkorta jaunak Kutxabanki zegozkien fakturak kobratu zituen eta, ondorioz, egin gabeko zerbitzuengatik dirua ordaindu direla zioten horiek gezurretan ari dira", gaineratu du. Halaber adierazi du hori jasotzen duela Kutxabankek egindako barne auditoriaren txostenak.

Fernandezen esanetan, gertaturikoa kontatu dio epaileari eta baita berak auzi horretan izandako parte-hartzea ere. Azaldu duenez, Mikel Cabiecesi lanpostu bat aurkitzea posible ote zen eskatu zuen 2012. urtearen hasieran, azken horrek Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa zuen kargua utzi ondoren.

"Nire hurrengo esku-hartzea 2014ko urrian edo azaroan izan zen, nire ardurapean dauden pertsonek harreman hori eteteko eskatu zidatenean. Tarteko epe horretan ez dut zerikusirik izan. Hori giza baliabideetako zuzendaritzaren gaia da, behar den moduan kudeatzen duena", gaineratu du.

Kutxabankeko presidente ohiak azaldu du berari ez ziola "horrelakorik" kontatu eta Villalabeitiarekin egon zenean hark ez ziola esan dagoeneko barne auditoria bat eskatua zuela, eta ezta gaia auditoria batzordetik eta Kontseilutik igaro zela ere.

Ildo horretan, adierazi du amorratuta dagoela eta gainera engainatuta sentitzen dela. "Eta ez dut ahaztuko, nik ez", baieztatu du. "Eta engainatuta sentitzen naiz eta nik normalean ez ditut zaurituak eragiten. Engainatu ninduena nirekin hitz egin arren informazioa ezkutatu zidana da eta, ziurrenera, Kutxabankeko presidentea izango da pertsona hori. Ez dut beste inorekin gai horretaz hitz egin, beraz, berak izan behar du", azpimarratu du.

Bestalde, Mikel Cabiecesek 13:00etan deklaratu behar bazuen ere, Mario Fernandezen deklarazioa amaitu zain egon behar izan du. Epailearen aurretik irten ondoren ez du adierazpenik egin nahi izan eta "epaitegien aroa" dela gaineratu du.

Ana Isabel Alvarez Fernandez Kutxabank auziko epaileak izapideak ireki zituen eta inputatu gisa deklaratzera deitu zituen Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alkorta deliturik egon den argitzeko.

Elkarretaratzea

Fernandez eta Cabiecesen deklarazioak direla-eta, 'Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez' plataformak elkarretaratzea egin du epaitegiaren aurrean, agerian geratzen ari diren iruzur eta abantailak salatzeko.

Plataformatik, bankuaren 'akzioak' aurrezki kutxei bueltatzea eskatu dute, gaur epaituko duten auzien antzekoak saihesteko bidean.

Alderdi politikoei ere "konpromiso" bat eskatu diete, Kutxabank "mundu mailako kasino finantzarioan" sartzea ekiditeko.

Plataforma horretan LAB, ELA, STEE-Eilas, EHNE, HIRU eta beste hainbat eragile daude ordezkatuta.

ELAk ?gertatutakoa lehenbailehen? argitzeko eskatu du, eta ?horren guztiaren atzetik? erantzukizun politikoak badirela adierazi du.

LABek, bestalde, Kutxabank barruan ?garai batean? gertatutako ?ustezko irregulartasunak? salatu ditu.

Elkarretaratzea Kutxabank Publikoa plataforma, Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Lopez de Eguilaz eta Moll, ostiralean

Gainera, Fernando Lopez de Eguilaz bankuko Giza Baliabideen zuzendariak eta Roberto Moll entitateko kontu-ikuskaritza zerbitzuetako zuzendariak lekuko gisa deklaratuko dute ostiralean. Kutxabankek egindako salaketan oinarri bezala erabili zuten txostena egiteko lanak zuzendu zituen Mollek. Aurrenekoak 11:00etan deklaratuko du, eta bigarrenak 12:00etan.

?Kutxabank auzia? otsailaren 10ean igorri zion Fiskaltzak epaitegiari. Salaketa bankuak berak aurkeztu zuen, ordainketetan delitu zantzuak zeudela iritzita. Mikel Cabieces Gobernuko ordezkari ohiari ordainketak Mario Fernandezen agintaldian egin zizkioten.

Nahiz eta Fiskaltzari gertakarien berri eman, auzian ez pertsonatzea erabaki zuen Kutxabankek otsailaren 25ean, ezohiko Administrazio-kontseiluan. Prozeduran pertsonatu behar zen ala ez argitzeko eskatu zion magistratuak bankuari idatzi batean.

Fernandezek, otsailaren 6an, Fiskaltzaren aurrean lekuko gisa deklaratu zuen epaitegiak ikerbideari hasiera eman baino lehen. ?Operazioan irregulartasunik? izan ez zela ziurtatu zuen Kutxabankeko presidente ohiak. ?Guztiz legitimoa? izan zela erantsi zuen. Gainera, entitateari ?kalterik? egin ez ziola azaldu zuen.

Komunikabideei igorritako agiri batean, terrorismoaren aurkako borrokarekin eta Barne Ministerioarekin lotutako pertsonei ?irtenbide profesional? bat erraztea ?ohiko praktika? zela azaldu zuen Fernandezek. Mikel Cabiecesekin horixe bera egin zutela gaineratu zuen Kutxabankeko presidente ohiak.

Bestalde, ordainketak ?justifikaturik? zeudela adierazi zuen Cabiecesen abokatuak, bankuari zerbitzu juridikoak eskaini zizkiolako. Alkate ohi sozialista ?gerra baten biktima? dela esan zuen abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank berriak