Politika -

Presoak

Sarek euskal presoen errealitatea azalduko du Kataluniako Parlamentuan

Kataluniako Parlamentuko Justizia eta Giza Eskubideen batzordeak Sareren agerraldia onartu zuen ostegunean, CDC, ERC, PSC eta CUP alderdien aldeko botoekin.

Sare. Artxiboko irudia: EiTB
Sare. Artxiboko irudia: EiTB
Sare. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal presoen eskubideen aldeko herritarren plataformak agerraldia egingo du ekainean Kataluniako parlamentuan, euskal presoen errealitatea ezagutzera emateko eta sakabanaketak eragiten dituen arazoak azaltzeko.

Kataluniako parlamentuko Justizia eta Giza Eskubideen batzordeak ostegunean onartu zuen Sareren agerraldia CDC, ERC, PSC eta CUP alderdien aldeko botoekin. Bestalde, PP eta Ciudadanos alderdiek kontra bozkatu zuten.

Sarek ohar bidez jakinarazi duenez, agerraldiaren helburuak bi dira: euskal presoen eta haien senideen arazoak azaltzea eta dispertsioak horiei eragiten dizkien arazoak mahaigaineratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak