Politika -
Hauteskundeak 2015
Bilbo Irabaziz plataformak eta Ahal Duguk bat egingo dute Bilbon
Ezker Anitzak, EQUOk, Alternatiba Errepublikanoak eta herritar independenteek Bilbo Irabaziz osatzen dute. Guztiek Ahal Dugurekin batera ‘Udalberri’ hautagaitza aurkeztuko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Bilbo Irabaziz (Ezker Anitza, EQUO, Alternatiba Errepublikanoa eta herritar independenteak biltzen ditu) eta Ahal Duguk hautagaitza bateratua aurkeztuko dute Bilbon, datozen udal-hauteskundeetan. UdalBerri hautagaitza aurkeztuko dute, “herritar guztien zerbitzura dagoen kudeaketa publiko parte-hartzailea, zintzoa, gardena eta arduratsua berreskuratzeko”.
Ibaizabal bateratze prozesuaren markoan, akordio politikoa lortu dute, hainbat astetan elkarrizketak izan ondoren. Bilboko Arrupe Etxean egin dute batzar konstituziogilea, hautagaitzaren akordio politikoa berresteko.
Hautagaitzaren sentsibilitate guztietako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Bilbon. “Akordio politiko historikoa” dela esan dute bertan.
Hautagaitzaren izena aukeratzeaz gain, akordio politikoa, manifestua eta egutegia onartu, eta Hauteskunde Batzordea, Koordinazioa, Kanpaina Batzordea eta Programa Batzordea osatu dituzte UdalBerriren aurreneko batzarrean.