Politika -

Fiskaltza

Sortu: 'Arraizen inguruan harturiko erabakiak juridikoaz gutxi du'

“Fiskala Estatuko aparatuen barruan beste toki bat baino ez da hartzen ari, baina jarrera nahiko aktibo bat hartuz”, ziurtatu du Amaia Izko Sortuko buruzagiak.

Amaia Izko Sortuko buruzagia. Artxiboko irudia: EiTB
Amaia Izko Sortuko buruzagia. Artxiboko irudia: EiTB
Amaia Izko Sortuko buruzagia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dignidad y Justiciak Hasier Arraizen aurka aurkeztutako kereilaren kontra ez egitea erabaki du Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak. Gizartea Guardia Zibilari ?xake-mate? ematera animatu zuen Sortuko presidenteak. Amaia Izko Sortuko buruzagiaren hitzetan, Calparsororen erabakiak ?juridikoaz gutxi du?.

?Fiskala Estatuko aparatuen barruan beste toki bat baino ez da hartzen ari, baina jarrera nahiko aktibo bat hartuz?, ziurtatu du Izkok prentsaurrekoan, Donostian.

Sortuko presidenteak Guardia Zibilaren ?Mate? operazioaren izena soilik erabili zuela azpimarratu du Izkok. Operazioan, urtarrilaren 12an, presoen 12 abokatu atxilotu zituen Guardia Zibilak, besteak beste, Izko bera. Gainera, beste lau lagun atxilotu zituzten guardia zibilek, horietako hiruk espetxean jarraitzen dute. Izkoren ahotan, guardia zibilek ?90.000 euro lapurtu? zituzten sarekadan. Dirua bi egun lehenago, Bilbon, Sarek deitutako manifestazioan, bildu zutela gogorarazi du Sortuko buruzagiak.

Sortuko abokatuaren esanetan, euskal herritarrek sufritzen duten ?indarkeria bakarra Espainiako Estatuarena eta Guardia Zibilarena? dela demostratzen du orain adierazpenak ?delitutzat? jotzeak.

?Errepresioaren aldeko apustua?

?Errepresioaren aldeko apustua da? eta Guardia Zibila ?paper protagonista izaten ari da?, Izkok adierazi duenez. ?Egin behar duena, Euskal Herritik ospa egitea da?, erantsi du.

?Espainiako Gobernuari presiorik handiena egiten ari zaion botere faktikoa da, zalantzarik gabe, gatazkaren edozein konponbide eragozteko?, esan duenez.

Hala ere, ?errepresioaren aldeko apustuak ez du errealitatea ezkutatzea lortu, hitza bakarrik erabiltzen duenari jazarpena egiten dion Estatua politikoki garaitua dagoelako?, goraipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu Hasier Arraiz berriak