Politika -

Erabakitzeko eskubidea

EH Bilduk 'pisuzko akordioak' nahi ditu erabakitzeko eskubideari buruz

Koalizioaren arabera, "borondateak batzeko garaia da, desberdintasun politikoetatik harago", eta "pauso zehatzak" eman behar dira erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko.

Araiz eta Ugarteburu, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Araiz eta Ugarteburu, gaurko prentsaurrekoan.
Araiz eta Ugarteburu, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu EH Bilduren buruzagiak erabakitzeko eskubidean oinarritutako etorkizuna eraikitzeko "beharrezkoak diren pisuzko akordioak" egiteko deia egin dio EAJri.

Adolfo Araiz EH Bilduren Nafarroako Gobernurako presidentegaiarekin batera Donostian emandako prentsaurreko batean, Andoni Ortuzar EAJren presidenteak egindako adierazpenei erantzun die buruzagi abertzaleak.

Ortuzarrek aurreko igandean esan zuen, Aberri Egunean, ezker abertzalearen ondoan egongo direla, "kapitulu berria irekitzeko prest" daudela, "aurrekoa erabat ixten badute".

Ugarteburuk azaldu duenez, "borondateak batzeko garaia da, desberdintasun politikoen gainetik", eta "etorkizunari begiratzeko" bat datozen gaietan harremanak "indartu" behar dira, abiapuntu gisa euskal herritarren "gehiengoa erabakitzeko eskubidea praktikan jartzearen alde dagoela" aintzat hartuta.

EH Bilduk "Euskal Estatu independentea" aldarrikatzen duela gogorarazi du Ugarteburuk, eta horretarako "tresna erabakitzeko eskubidea" dela.

Horren harira, "prest dauden pertsona eta eragile guztiekin batera" erabakitzeko eskubidea egikaritzeko "pauso zehatzak" ematearen aldeko apustua egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea EH Bildu