Politika -

Elkarrizketa

Ezker abertzaleak diskurtsoa 'zakartu' egin du, Mendiaren iritzian

Gainera, salatu duenez, EAJ "gorabeheran dago etengabean, hauteskunde interesengatik", eta ezker abertzaleari egindako eskakizun maila "arintzen" saiatu da.

PSE: EH Bilduk ez du onartu nahi 'ezberdin pentsatzeagatik hil dutela'

1:02

Europa Press

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak kritikatu egin du ezker abertzaleak bakearen eta elkarbizitzaren gaineko diskurtsoa "zakartu" egin duela, eta ez duela onartu nahi "bestera pentsatzeagatik hil dutela".

Gainera, salatu duenez,  EAJ "gorabeheran dago etengabean, hauteskunde interesengatik", eta ezker abertzaleari egindako eskakizun maila "arintzen" saiatu da.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean, Mendiak adierazi du EAJ eta EH Bildu "nahasita" daudela, bake eta elkarbizitza arloan. "Noria baten moduan ari dira. Batzuetan, ados daudela dirudi eta, besteetan, akordio falta eta kontrako iritziak irudikatu egiten dituzte", deitoratu du.

Mendiaren ustean, "argi dago" jeltzaleak "EH Bilduren ibilbidea arintzen eta errazten saiatu direla, oraindik ez dagoelako prest onartzeko indarkeria terrorista ez dela ideia politikoak eztabaidatzeko modua, eta Euskadin ezberdin pentsatzeagatik hil egin zutela".

"Oinarrizko baldintza da, horregatik alde egin genuen bake lantaldetik. Halere, EAJ gorabehera etengabe horretan dago, ulertzen dudanaren arabera, hauteskunde-interesengatik", esan du. Era berean, gogorarazi duenez, "azkenaldian, EH Bilduk diskurtsoa zakartu du gai horien inguruan", hori dela eta, "zailtzat" jo du lantaldearen "etorkizuna".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Idoia Mendia albisteak EH Bildu PSE-EE berriak