Politika -

Gipuzkoa

Batzar Nagusiek Goia eta Olano gaitzetsi dituzte Bidegi auzia dela eta

Errepide azpiegituraren eraikuntzan ustez izan den iruzurraren ardura politikoa leporatzen diete.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Gipuzkoako Batzar Nagusietan legealdiko azken bilkura egin da

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkurak gaitzetsi egin ditu Markel Olano eta Eneko Goia EAJko buruzagiak, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi eta ahaldun nagusigaia eta Donostiako alkategaia, Bidegi auzian ardura politikoak leporatuta.

Legegintzaldiko azken osoko bilkuran, Bilduren, Aralarren eta PPren botoei esker, Bidegi auziko ikerketa batzordearen ondorioak onartu dituzte, eta ustezko irregulartasunen arduradun politikotzat jo dituzte bi buruzagi jeltzaleak.

EAJk ondorioen kontra bozkatu du, Bilduk hauteskundeei begira egindako "mendeku politikoa" delakoan. PSE-EEk, berriz, boto zuria eman du, ikerketa batzordeak ez zituela auzia ikertzeko berme guztiak betetzen iritzita.

Azpeitiako Auzitegia ere ari da AP-1eko eraikuntza lanetako ustezko iruzurra ikertzen, Gipuzkoako Aldundiak aurkeztutako kereila baten harira. Izan ere, Aldundiak salatu zuen aurreko legegintzaldian 3,4 milioi euro ordaindu zituela EAJk zuzentzen zuen erakundeak Eskoriatza eta Arrasate arteko lanetan egin ez ziren lan batzuengatik.

Gainera, aurreko ostiralean, Aldundiak zabaldu egin zuen kereila, ustezko iruzurra are handiagoa delakoan, 13,6 milioi eurokoa dela uste baitu.

Gaur onartutako ondorioen txostenak "frogatutzat" ematen du 3,4 milioi ordaindu zirela "gezurrezko likidazioetan oinarrituta" eta egin gabeko lanengatik.

Gainera, txostenean azpimarratzen da "arduradun politikoek lanen ordainketako negoziazioen berri" zutela eta Olanok eta Goiak ez dutela azalpenik eman nahi izan "euren borondatez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Gaurko albisteak Gipuzkoa Ustelkeria politikoa azken albisteak EH Bildu Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Trafiko-istripua AP-1ean