Politika -

Kontseilu politikoa

Ana San Martin bigarrena izango da UPNren zerrendan

Parlamentuko zerrendaren berri eman du UPNk agiri batean. Oscar Arizcuren alderdiko idazkari nagusia zerrendako hirugarrena izango da, eta Maribel Garcia Malo kontseilari ohia laugarrena.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen foru hauteskundeetarako zerrenda onartu du gaur UPNren Kontseilu Politikoak. Jose Javier Esparza zerrendaburua izango da eta Ana San Marin Tasubinsa enpresako Kudeaketa Sozialeko gerentea zerrendako bigarrena izango da.

Parlamentuko zerrendaren berri eman du UPNk agiri batean. Oscar Arizcuren alkate ohia eta alderdiko idazkari nagusia zerrendako hirugarrena izango da, eta Maribel Garcia Malo kontseilari ohia laugarrena.

Hurrengoak zerrendan Juan Luis Sanchez de Muniain Gobernuko bozeramailea eta Alberto Catalan Parlamentuako presidentea dira. Iñaki Iriarte unibertsitateko irakaslea zazpigarrena da, eta Cristina Aktuna kazetaria zortzigarrena.

Maria del Carmen Segura Vilafrancako alkatea; Luis Zarraluqui kontseilaria; Sergio Sayas UPNko Antolakuntza idazkaria eta Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramailea Parlamentuan, bederatzigarrena, hamargarrena, hamaikagarrena eta hamabigarrena dira, hurrenez hurren.

Bestalde, Ana Elizalbe eta Maria Caballero bigarrena eta hirugarrena dira Iruñeko Alkatetzarako UPNren zerrendan. Enrique Maya zerrendaburua izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPN