Politika -

Gipuzkoa

Batzar Nagusiek erantzuletzat jo dituzte Olano eta Goia, Bidegi auzian

Taldeek egindako ondorioetan, bi politikarien "gaitzespen politikoa" jaso dute. Olano eta Goia EAJren hautagai nagusiak dira lurralde gipuzkoarrean, datozen hauteskundeetarako.

Olano eta Goia, ikerketa batzordean egindako agerraldian. Irudia: EFE
Olano eta Goia, ikerketa batzordean egindako agerraldian. Irudia: EFE
Olano eta Goia, ikerketa batzordean egindako agerraldian. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusien arabera, Markel Olano ahaldun nagusi ohia eta Eneko Goia Bideetako Azpiegitura saileko buru ohia "erantzule politikoak" dira Bidegi auzian.

Bilduk, Aralarrek eta PPk indarrak batu dituzte gaur, asteartea, hiru alderdiok egindako ondorioak jasotzen dituen agiria sinatzeko. Hiru alderdi horiek bultzatu zuten ikerketa batzordea eratzea, Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

EAJk kontra bozkatu du eta PSE-EEk, aldiz, ez du parte hartu. Sozialisten ustean, ikerketa batzordeak ez zuen berme nahikorik eta prokuradoreen eskubideak urratu ditu, auzi honetan batutako dokumentazio aztertzeko denbora nahikorik ez dagoela iritzita.

Batzordeak Eskoriatza eta Arrasate artean ustez egin ez ziren lanak aztertu ditu, aurreko legealdiko amaieran, eta soberakinen biltegi batekin, eta zenbait lur-sailen indusketa eta mugimendurekin lotuta dago.  Izan ere, hori dela eta, Azpeitiko Auzitegi batek ere ikerketa abiatu du.

Ondorioen artean, bi politikarien "gaitzespen politikoa" jaso dute. Olano eta Goia EAJren hautagai nagusiak dira lurralde gipuzkoarrean, datozen hauteskundeetarako. Gainera, datozen legealdian ikerketa batzorde berri bat abiarazteko eskatu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ PP Gipuzkoako albisteak Eneko Goia albisteak EH Bildu Bizkaia PSE-EE berriak EAJ AP-1 autobidea Ustelkeria politikoa azken albisteak