Politika -

Ekitaldia

'Propagandatzat' jo du EH Bilduk Biktimen Memorialaren inaugurazioa

Lehen mailako eta bigarren mailako biktimak bereizi izana ere salatu du Pello Urizar EAko buruzagiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biktimen Memorialaren inaugurazioa, Rajoyren Gobernuaren “neurrira egindako ekitaldia” dela salatu du Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak. "Sinesgarritasun gutxirekin bada ere, kanpainaurrean sartzen saiatuko dira”, gaineratu du.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, inaugurazioa Euskal Herriko alderdi edota eragileen ordezkariekin ez egitea “nahita” erabaki dutela adierazi du Urizarrek.

Horregatik, inaugurazio horren xede nagusia “propagandistikoa” dela nabarmendu du. Lehen mailako eta bigarren mailako biktimak bereizi izana ere salatu du EAko buruzagiak.

Orain arte “ezagutzen ez dena” argitzeko, “egiaren batzordea” sortzea proposatu du berriz ere Pello Urizarrek.

“Ezagutzen ez diren gauzak argitzeko borondate gutxi dago oraindik. Badira ETAren atentatu batzuk argitu gabe, baita Estatuko aparatuek egindako atentatuak ere. Baina Estatuak ez du interesik azken horiek argitzeko”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak