Politika -

Bidegi auzia

Bidegi auzian aurkeztu ez diren dokumentuen ikuskaritza eskatu du EAJk

Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du EAJren argumentuek ez dutela kereilan salatutako "puntu bat bera ere gezurtatzen".

Eider Mendoza jeltzaleek Bidegiren batzordean duten bozeramailea. Argazkia: Efe
Eider Mendoza jeltzaleek Bidegiren batzordean duten bozeramailea.
Eider Mendoza jeltzaleek Bidegiren batzordean duten bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk testu alternatiboa aurkeztu die Bidegi auziko ikerketa batzordearen ondorioei, eta Gipuzkoako Aldundiak "aurkeztu ez duen" dokumentazioaren gaineko ikuskaritza eskatu du, "salatutako gertakariak argitze aldera".

Eider Mendoza jeltzaleek batzordean duten bozeramaileak prentsa-ohar batean azaldu duenez, AP-1eko eraikuntza lanetan ustez izan den iruzurraren balizko ardura politikoak aztertzen dituen batzordean "eman dituzten datuak eta dokumentazioa ezker abertzalearen nahietara egokitu dira".

"Bere interesentzat egokitzat jo duen dokumentazioa bakarrik aurkeztu eta erabili izana, eta argumentuak ezerezean uzten zituenak aurkeztu ez izana" leporatu dio Larraitz Ugarte Azpiegitura diputatuari.

Jeltzaleek "bildutako informazio guztia, aurkeztu gabekoa barne, eta batzordeko testigantzak" Azpeitiko auzitegiaren esku uztea eskatu dute.

Era berean, Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Kolegioari txostena eskatzeko deia egin dio auzitegiari, Aldundiarena ezker abertzaletik gertuko teknikariek egin dutela iritzita.

Aldundiaren erantzuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du EAJren argumentuek ez dutela kereilan salatutako "puntu bat bera ere gezurtatzen". Erakundearen arabera, badirudi EAJk "tuntun gisa dituela gipuzkoarrak, ezer egiaztatzen ez duten argazkiak erakutsita".

Bilduren Foru Gobernuaren ustez, EAJren argazkiek "ez dute ezer egiaztatzen teknikariek hilabetetan egindako lanaren aurrean", eta "aitzakia absurduak" jartzen dituztela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Gipuzkoa Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Eider Mendoza AP-1eko berriak EH Bildu