Politika -

Ciudad realen egon da

Pablo Gorostiaga espetxetik irten da zortzi urteren ondoren

Laudio Arabako herriko alkate ohia 2007an sartu zuten espetxean, 18/98 sumarioan zigortuta, eta Herrera de la Manchako presondegitik atera da goizean.

Gorostiaga, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Gorostiaga, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Pablo Gorostiaga, Laudioko alkatea izan zena, aske geratu da

0:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Gorostiaga Laudio Arabako herriko alkate ohia Herrera de la Manchako (Ciudad Real) espetxetik atera da gaur, igandea, 2007tik preso izan eta gero.

Etxerat preso eta errefuxiatuen senideen elkarteak baieztatu egin du, sare sozialetan, Gorostiaga aske dela. Senideek eta gertuko lagunek harrera egin diote presondegitik ateratakoan.

Gorostiagak 78 urte ditu gaur egun eta, 2007an, bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 18/98 hainbat organizazioren kontrako sumarioaren baitan.

Laudioko lehen alkatea izan zen, frankismoaren ondotik, 1979-1983eab, Gure Aukerako zerrendaburu izan zen garaian.

Kartzelako egonaldian, zeresana eman zuen Gorostiagak 2013ko udan, Laudioko pregoilari izendatu baitzuten, herriko jaietan. Alabaina, Carlos Urquijo Gobernu espainiarrak EAEn duen ordezkariak eskatu eta, ondoren, epaileak bertan behera utzi zuen izendapena, terrorismoaren biktimen duintasunaren kontra egingo zuela ulertuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba Presoak argazkiak Laudio Aiarako kuadrilla gaur