Politika -

Presoak

Sakabanaketaren amaierak lehentasuna izatea eskatu du Sarek

Gaia "borroken erdigunea" ez izateko deia egin die plataformak alderdiei eta erakundeei.

Sareren prentsaurreko bat. EFE
Sareren prentsaurreko bat. EFE
Dispertsioa konfrontazioaren agendatik ateratzeko eskatu du Sarek

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare plataformak presoen sakabanaketa "alderdien eta erakundeen arteko borroken erdigunea ez izatea" eta akordioen agendan "lehentasuna" izatea eskatu du.

Halaber, bere lehen urteurrenarekin lotuta, apirilaren 18an eta 19an topaketak antolatu dituela iragarri dute, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarra "indartzeko".

Joseba Azkarraga eta Teresa Toda Sareko bozeramaileek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian, eta plataforma "alderdikeriak albo batera utzita" giza eskubideen alde dauden herritarrek osatzen dutela gogorarazi dute bertan.

Hori dela eta, presoak "eskubide guztien jabe" izateko lan egitea eskatu dute. Izan ere, horien esanetan, epaileek ez dizkiete eskubideak kendu, baina bai Espainiako Gobernuak, "mendekuagatik".

Bestalde, sakabanaketak aurten 26 urte beteko dituela gogorarazi dute Azkarragak eta Todak, eta "arazo" horri buruzko 500.000 liburuxka banatuko dituztela aurreratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak ETA