Politika -
Nafarroako hauteskundeak
Alberto Catalanek UPNko zerrendetan egoteko hautagaitza aurkeztuko du
Parlamentuko presidenteak politikan jarraitzea erabaki du, UPNko zuzendaritzaren zati batekin ika-mikak izan dituen arren.
Erredakzioa
Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak maiatzeko foru hauteskundeetan UPNren zerrendetan aurkezteko borondatea agertu du.
Azken hilabeteetan, Catalanek hausnarketa egin du bere etorkizun politikoaz, UPNko zuzendaritzaren zati batekin ika-mikak izan baititu.
Azkenean, baina, politikan jarraitzea erabaki du, eta UPNren zerrendetan egoteko hautagaitza aurkeztuko du gaur edo bihar.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea