Politika -
Bide orria
Estatua sortzeko pausoak adostu dituzte Kataluniako indar soberanistek
Nahiz eta plebiszitu hauteskundeak direnik ez aipatu, irailaren 27ko hauteskundeek Kataluniako independentzia prozesu batera eraman behar dutela ziurtatu dute alderdi eta gizarte-eragile soberanistek.
Erredakzioa
CDC, ERC, EUiA eta entitate soberanistek ?aurreakordioa? adostu dute irailaren 27ko hauteskundeen ostean ?Estatu berria? osatzeko. Horretarako lau pausoko bide orria zehaztu dute. ?Kataluniako herriaren borondatea ezagutzeko legezko mekanismoa? izan behar direla esan dute.
Alderdi eta gizarte-eragile soberanistek bilera egin dute Bartzelonan. Ondoren agiri bateratu bat plazaratu dute. Irailaren 27ko hauteskundeen ostean, ?Kataluniako herriak prozesua demokratikoki bukatzeko? lau pauso zehaztu dituzte eragileek.
CDC-Reagrupament Independentistak, ERC, EUiAk, MES-Moviment d'Esquerresek, Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteak, Kataluniako Asanblada Nazionalak eta Omnium Culturalak akordioa sinatu dute.
Nahiz eta plebiszitu hauteskundeak direnik ez aipatu, irailaren 27ko hauteskundeek Kataluniako independentzia prozesu batera eraman behar dutela ziurtatu dute alderdi eta gizarte-eragile soberanistek.
Horrela, Kataluniako hauteskundeak egin eta gero, eta indar soberanistek ?gehiengoa? lortzen baldin badute, ?prozesua lau fasetan egituratzeko? aurreakordio batera heldu dira.
Lau pauso
Lehendabizi, Kataluniako Parlamentuak adierazpen irmo bat egin beharko du ?Kataluniako Errepublika edo Estatu berria osatzeko prozesuari hasiera emateko?, agirian azaldu dutenez. ?Prozesu konstituziogilea? bigarren pausoa izango litzateke.
Hirugarren pausoa ?trantsizio nazionalerako eta Estatuko egiturak martxan jartzea? izango litzateke. Azken pausoa prozesuaren ?bukaera demokratikoa? izango litzateke. Bozketa batek sezesioa berretsi beharko luke.
?Estatu Propioaren aldeko Indar Politiko eta Sozialen Mahaia? osatu dute alderdi eta entitate sinatzaileek. Martxoaren amaieran agiria formalki sinatzeko helburua dute gizarte-eragileek. ?Beste indar politiko eta sozial batzuek bat egiteko abiapuntu irekia izateko borondatea? du aurrekordioak, sinatzaileen arabera.