Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

UPNko zerrendetan joatea eskatuko du Barcinak

Datorren astean egingo dio eskaera Nafarroako presidenteak alderdiko hautagaitza batzordeari.

Nafarroako presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina EFE
Nafarroako presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina UPNko eta Nafarroako presidenteak alderdiaren zerrendetan joatea eskatuko dio datorren astean alderdiko hautagaitza batzordeari. “Nafarroa eta UPN une erabakigarrian daude eta alderdiari bultzada eman nahi diot”, adierazi du Barcinak.

Kazetariei baieztatu die albistea Nafarroako presidenteak. Foru-hauteskundeetan zerrenda-buru ez zela izango iragarri zuenean, ordea, zerrendan agertzeko asmoa agertu zuen, “alderdiak horrela nahi izanez gero”.

“2017a bitartean izango naiz UPNko presidente. Alderdi batean kargu bat duten pertsonek eztabaida politikoa dagoen tokian egon behar dutela uste dut, eta eztabaida politikoa Legebiltzarrean, Kongresuan edo tokiko erakundeetan dago”, gaineratu du Barcinak.

Jose Javier Esparzaren hautagaitzak bere asmoen berri duela azpimarratu du. “Esparzak hautagaitza aurkeztu zuenean bazekien nik bertan parte hartzeko eskaera egingo nuela”, gogoratu du.

Barcinak ukatu egin du bere asmoa “hautagaitza zuzentzea” izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Barcina UPN Nafarroako albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeak emaitzak