Politika -
'Somoto auzia'
Urchueguia Lasarteko alkate ohia prebarikazioagatik inputatu dute
Urchueguia Lasarteko alkate zenean Nikaraguako Somoto herriari emandako diru-laguntzak oker erabili ziren ikertzen ari dira.
EITB.EUS
Ana Urchueguia Lasarteko alkate ohiak (PSE-EE) inputatu gisa deklaratuko du 'Somoto auzia' dela eta. Nikaraguako herri horri emandako diru-laguntzak ikertzen dituen epaileak prebarikazioa eta funts-publikoen erabilera bidegabea leporatzen dio Urchueguiari.
Urchueguia Lasarteko alkate zenean Nikaraguako Somoto herriari emandako diru-laguntzak oker erabili ziren ikertzen ari dira.
2000. eta 2010. urteen artean kooperaziorako emandako laguntzak zertan erabili ziren argitzeko hasitako ikerketaren harian, Donostiako epaitegian deklaratu beharko du Urchueguiak datozen asteetan; oraindik ez dute jakitera eman zein egunetan egin beharko duen.
Lasarteko Udalak berak jarri du salaketa. Egun Bilduren eskuetan dago, eta, EAJrekin eta independenteekin batera, koalizioko gobernua osatzen dute.