Politika -

Ikerketa batzordea

Negozioak eta familia bereizi dituzte Oleguer eta Josep Pujolek

Bestalde, Mireia Pujolek deklaratzeari uko egin dio. Oposizioaren galderak erantzuteari uko egin dion Pujol familiako kide bakarra izan da Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean.

Oleguer Pujol. Argazkia: EFE
Oleguer Pujol. Argazkia: EFE
Pujolen semeak ukatu du bere enpresekin negozio ilegalik egin izana

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oleguer eta Jordi Pujolek, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren semeek, euren negozioak eta inbertsioak eta familiaren ondarea bereizi dituzte gaur. Etekinak eta administrazio publikoaren kontratuak lortzeko aitaren figuraz aprobetxatu direnik ukatu dute.

Pujol familiak atzerrian ezkutaturik izan zuen dirutzaren jatorria ikertzen ari den ikerketa batzordean agerraldia egin dute gaur Oleguer eta Josep Pujolek, Mireia arrebarekin batera, nahiz eta azkenak deklaratzeari uko egin. Gaia ?guztiz azalduta? dagoela argudiatu dute bi anaiek.

Oleguer iruzur fiskalagatik eta dirua zuritzeagatik inputatu zuen Auzitegi Nazionalak. Josepek, aldiz, ez du auzirik. Zazpi anai-arreben artean auzirik zabalik ez duen bakarra da. Ogasunarekin atzerapenik ez dutela ziurtatu dute biek. PPren Gobernuak bultzatutako amnistia fiskala baliatu eta Andorrako dirua erregularizatu zuela onartu du Oleguerrek.

Josep Pujol: "Ez dut esango amnistiari heldu nion ala ez?

Josep anaiak bideokonferentziaz Ameriketako Estatu Batuetatik deklaratu du. Ustezko herentziaren zatia nola aberriratu zuen ez du azaldu Josepek: ?Ez dut esango amnistiari heldu nion edo ez. Baliteke lehenago erregularizatzea?.

Florenci aitonaren legatua onartzeko garaian aitak harturiko erabakia zalantzan jarri dute bi anaiek. Jordi Pujolek seme-alaben izenean ?uko egin behar? izan ziola onartu du Oleguer Pujolek. Josepek, aldiz, hurrengoa adierazi du ironiaz: ?Agian furgoneta batekin joan behar izan zuen, dirua hartu eta Gurutze Gorriaren egoitzan utzi Genevan, beharbada bai?.

Mireia Pujol efe

Mireia Pujol. Argazkia: EFE

Polizia Nazionalak Oleguer Pujol atxilotu zuen iragan urrian. Higiezin-salmentan mugitu zituen ia 3.000 milioi euroak bereak ez direla ziurtatu du Oleguerrek, ezta familiarenak ere. Nazioarteko funtsenak eta inbertitzaile ospetsuenak direla gaineratu du. Auzitegi Nazionala dirutza hori ikertzen ari da.

Defentsa ildo berdina erabili du Josep Pujol Ferrusolak oposizioko diputatuen galderei erantzuteko garaian. Europraxis eta Indra enpresen zuzendaria izan zenean kontratatu zituen obra publikoak azaldu behar izan ditu.

"Ez da mafia bat, inola ere ez"

Josep Pujolen hitzetan, bere familia ?ez da mafia bat, inola ere ez?; izan ere, ?bakoitza bere kasa ibili da eta ahal izan duen moduan bizi izan da?. ?Eraginen trafikoa egin nahiko banu, nondik hasi ez nuke jakingo?, erantsi du.

Bestalde, Mireia Pujolek deklaratzeari uko egin dio. Oposizioaren galderak erantzuteari uko egin dion Pujol familiako kide bakarra izan da. Hala ere, Carlos Carrizosa C?sko diputatuaren galderen aurrean protesta egin du Mireiak: ?Haiek haiek dira eta ni ni?, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pujol auzia