Politika -
'San Antonio auzia'
Gasteizko Udala 'San Antonio auzia'n pertsonatzea eskatu du oposizioak
EAJk, PSE-EEk eta Bilduk aparteko osoko bilkura eskatuko dute, Udala Kontuen Auzitegian pertsonatzea eta prozeduraren irekiera helburu.
Erredakzioa
Gasteizko Udaleko oposizioko taldeek aparteko osoko bilkura eskatuko dute, Udala Kontuen Auzitegian pertsonatzea eta prozeduraren irekiera helburu. Horrela, San Antonioko lokalen alokairuan ardurak argitzea nahi dute.
EAJko, PSE-EEko eta Bilduko bozeramaileek, Udalean gehiengoa osatuko luketenak, prentsaurrekoa eman dute, eta azpimarratu dute gasteiztarren interesak defendatzeko modu bakarra Udala auzian sartzea eta artxiboaren kontra agertzea dela.
Artxiboa saihesteko, ekimena hartzearen alde egin dute, Javier Maroto Gasteizko alkateak ekimena ez duela hartuko argi adierazi, eta guztia Kontuen Auzitegiaren fiskalaren esku utzi ostean.
Prozeduran parte dira Gasteizko Udala, Fiskaltza eta Estatuaren Abokatutza, eta horiek dira salaketa aurkeztu ala ez erabaki behar dutenak, auzia artxiba ez dadin eta prozedura abian jartzeko.