Politika -

Autoa

Segi 'akademia terrorista' dela esan du Marlaskak

Epailearen arabera, ikerketa guztien ondorioa da "Segi erakunde terrorista, ETAren zuzendaritzapean, gazte mugimenduak zuzentzen dituela".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Audientzia Nazionalaren Instrukzioko 3 zk.ko epaitegiko epaileak, bere autoan adierazi duenez, "Segi ETAren tentakulu bat" baino ez da, "talde terroristak nahi duenean erabiltzen duena" eta "benetako akademia terrorista" bilakatu dena.

Epailearen arabera, "argi uzten du ETA dela, beti ETA ezker abertzale erradikalaren gazte mugimenduak, izenak izen, zuzentzen dituena".

"Benetako akademia terrorista"

Epaileak adierazi duenez, gizarteak aurrez-aurre duen "arriskua gazte erakunde erradikala" da, "gero talde armatua izango dena, indartsua, egitura zehaztua duena, helburuak argi dituena eta, arriskutsuena, oinarri ideologiko sendoa duena". "Benetako akademia terrorista, borroka armatuarekin jarraituko duena".

Ondorioa Epailearen arabera, ikerketa guztien ondorioa da "Segi erakunde terrorista, ETAren zuzendaritzapean, gazte mugimenduak zuzentzen dituela eta kale borroka ekintzak koordinatzen dituena".

Guzti honen ondorioz, epaileak "erakunde terroristan parte hartzea" leporatu die kartzelan zigorra ezarri dien 31 gazteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea