Politika -
Hauteskundeak
Aguirre eta Cifuentes izango dira PPren hautagaiak Madrilen
PPren Hauteskunde Batzorde Nazionalak zuzenean izendatu ditu bi hautagaiak.
Erredakzioa
PPren Hauteskunde Batzorde Nazionalak Esperanza Aguirreren eta Cristina Cifuentesen hautagaitzak onartu ditu. Aguirre Madrilgo alkate izateko hautagaia izango da eta Cifuentes autonomia erkidegoko presidente izateko hautagaia.
Batzordeak zuzenean izendatu ditu bi hautagaiak, aurrez Madrilgo batzordeak aurrez bilerarekin egin gabe. PPko iturriek zehaztu dutenez, ez da beharrezkoa batzordeak bilerarik egitea hautagaitza zehazteko.
2012ko iraila bitartean Madrilgo presidente izan zen Esperanza Aguirre. Politika uzteko asmoa agertu ondoren utzi zuen kargua. Azken hilabeteetan, ordez, hautagai izateko asmoa agertu du.
Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuaren ordezkaria da Madrilen eta behin baino gehiagotan agertu da ardurazko postuak hartzeko prest.