Politika -

Podemos

Ahal Duguk maiatzaren 24ko foru hauteskundeetan parte hartuko du

Hauteskundeetara Ahal Dugu markarekin aurkeztea defendatu du Herritarren Kontseiluak, baina lurralde bakoitzak erabakia berretsi beharko du.

Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 24ko foru hauteskundeetan parte hartuko du Ahal Duguk, ETBk aurreratu duenez.

Lau ordu baino gehiago bilduta eman eta gero, hauteskundeetara Ahal Dugu markarekin aurkeztea defendatu du Herritarren Kontseiluak, baina lurralde bakoitzak erabakia behin betiko berretsi beharko du, zuzendaritzako iturriek baieztatu dutenez.

Roberto Uriarte Ahal Duguko idazkari nagusia zuzendaritza nazionaleko ordezkaritza batekin bildu zen ostegun arratsaldean, Burgosen, hauteskunde-estrategia aztertzeko. Gaur arratsaldean bilera horren berri eman dio Uriartek Herritarren Kontseiluari.

Aho batez eta Estatuko zuzendaritzarekin ados

Herritarren Kontseiluak aho batez hautagaitzak marka propioarekin aurkeztea erabaki du Bilbon.

Zentzu horretan, erabakia aho batez hartu dutela goraipatu du Uriartek. Bestalde, hiru lurralde historikoetan aurkeztuko ote diren oraindik baieztatzerik ez dagoela gogorarazi du. ?Hautagaitzak aurkezteko martxoaren 20ra arte dugu?, esan du.

Burgoseko bileraren xehetasunik ez du eman izan nahi Ahal Duguko idazkari nagusiak, baina erabakia Estatuko zuzendaritzaren adostasunarekin hartu dutela argi utzi du. Estatuko zuzendaritza foru hauteskundeetan parte-hartzearen aurka egon denik ukatu du Uriartek. ?Adostasun eta interpretazio prozesu bat izan da?, zehaztu du.

Bi agiri politiko

Ohiko bilera batean, bi agiri politiko aztertu ditu Kontseiluak. Foru hauteskundeetan parte-hartze mota zehazteko agiri bat egin du EAEko zuzendaritzak, eta Estatuko zuzendaritzak beste dokumentu bat idatzi du. Bi agirien edukiaren berri ez dute eman.

?Bi agirien aukera guztiak kontuan hartu eta gero, Estatuko Kontseiluarekin ados?, maiatzeko foru hauteskundeetan parte hartzea erabaki du EAEko zuzendaritzak.

Ondorioz, udal-hauteskundeetan ez bezala, foru hauteskundeetan Ahal Duguk ez du izen edo tresna desberdinik erabiliko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ahal dugu