Politika -
Irailak 27
Artur Mas: 'Hauteskundeak legez kanpo uztea oso larria litzateke'
Sanchez Camachoren iritziz, CiUk eta ERCk estatu-azpiegiturak eskatu izanak “ez du inolako zentzurik”, Kataluniak ez dituelako eskumen horiek eta “100.000 urtetan ere ez ditu izango”.
Erredakzioa
Irailaren 27ko hauteskunde deialdia bertan behera uzteko errekurtsorik ez jartzeko eskatu dio Artur Mas Generalitateko presidenteak PPri, hauteskunde horiek egitea “irtenbide bakarra” dela argudiatuz. “Oso larria litzateke hauteskundeak legez kanpo uztea”.
Kataluniako Parlamentuko kontrol saioan, Alicia Sanchez Camachok minutu batzuk lehenago egindako adierazpenei buruz ironiaz mintzatu da Artur Mas.
Sanchez Camachoren iritziz, CiUk eta ERCk estatu-azpiegiturak izateko egindako proposamenak “ez du inolako zentzurik”, Kataluniak ez dituelako eskumen horiek eta “100.000 urtetan ere ez ditu izango”, PPko ordezkariaren iritziz.
Kataluniako presidenteak bere txanda iritzi denean erantzun dio. “Banekien Espainia errealitate sakratu eta aldaezina dela uste zenuela, baina ez nekien datozen 100.000 urteotan aldaezina izango zenik. Ez gaitzazu horrela zigortu, arren!”, esan dio.