Politika -

Etxerat Europan

'Etxerat biktimen eta presoen sufrimendua parekatu nahian dabil'

Etxerat elkarteko ordezkariek Bruselara egin duten bidaia kritikatu dute gaur Teresa Jimenez Becerril (PP) eta Maite Pagazartundua (UPyD) eurodiputatuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat elkarteko ordezkariek Bruselara egin duten bidaia kritikatu dute gaur Teresa Jimenez Becerril (PP) eta Maite Pagazartundua (UPyD) eurodiputatuek. Josu Juaristi Bilduko ordezkariak gonbidatu zituen Etxerateko kideak Euroganberara.

“Terrorismoaren biktimen sufrimendua parekatu nahi dute presoen senideek, eta egindako kalte tamalgarria neutralizatze nahian dabiltza”, salatu du Pagazartunduak, agerraldi batean.

“Lotsagabekeria da Europako Parlamentura, giza eskubideen sorterrira, presoen hurbilketaren alde babes-esker etortzea. Hala ere, ez gaituzte engainatuko, benetan nahi dutena amnistia da”, gaineratu du.

Presoen senideen “manipulazio-diskurtsoak” ez diola euskal gizarteari “mesederik” egiten esan du Pagazartunduak. Horregatik, ETAko presoei “preso politikoak” esatea deitoratu du UPyDko ordezkariak.

“Presoen senideek diote milaka kilometro egin behar dituztela euren familiarrak ikusteko. Gustura egingo lituzke nire amak mundu osoko errepideak bere semea minutu bakar bat ikusteko. Tamalez, ezinezkoa da, zeruan ez baitago errepiderik”, esan du Jimenez Becerrilek.

Etxerateko kideekin bilera egitea onartuko luketen galdetu diete kazetariek. “Terrorismoaren gaitzespena egiten ez duten bitartean, horrek ez luke zentzurik izango”, adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD Euskadi Ta Askatasuna albisteak