Politika -

Hauteskundeak

Ahal Dugu udal-hauteskundeetan aurkeztuko da Gasteizen

Hemen Gaude izenarekin joango da. Nola aurkeztu erabakitzeko prozesuko parte-hartzea txikia izan da, Araban dauden 1.300 kideetatik 163k soilik bozkatu baitute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahal Duguren militanteek udal-hauteskundeetan Gasteizen aurkeztea erabaki dute, baina Hemen Gaude izenarekin egingo dute, eta alderdi politikoarengandik independentea izango bada ere, horren babesa izango du eta horko kideek osatuko dute.

Otsailaren 26tik martxoaren 1era bozkatu dute Arabako Ahal Duguko militanteek Internet bidez, Gasteizen aurkeztu ala ez erabakitzeko, eta baietz erabakiz gero, nola aurkeztu erabakitzeko.

Izan ere, aurkeztekotan, bi aukera zeuden: hautetsi talde bat edo herritar plataforma bat osatzea, ala alderdi "instrumentala" sortzea.

Azkenean, bigarren aukeraren alde egin dute, eta Ahal Duguko iturriek azaldu dutenez, prozesuko parte-hartzea txikia izan da, Araban dauden 1.300 kideetatik 163k soilik bozkatu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Gasteiz berriak