Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

'Gasteizen, Marotoren PP gordinena eta EAJ artean hautatu behar da'

Ortuzarren esanetan, ‘Gorka Urtaranen EAJ Gasteizera begira ari da”. Urkulluk, bestalde, egoera ekonomikoa izan du hizpide ekitaldian; “norabide onean doa”, ziurtatu du.

EAJ 'Gasteizekin konprometitua' dagoela azpimarratu du Urkulluk

00:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak ziurtatu duenez, 2015ko udal eta foru hauteskundeetan bi aukera baino ez da egongo Gasteizen: "Marotoren PP hutsa,hau da, Marianoren PP" eta "Gorka Urtaranen EAJ", alegia, soilik "Gasteizera begira" ari dena.

Ortuzarrek Arabako hiriburuko Udalerako hautagaien aurkezpen-ekitaldian egin ditu adierazpenok, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Gorka Urtaran hautagai nagusiarekin eta Xabier Agirre ABBaren presidentearekin batera.

EAJren presidentea, halaber, Mariano Rajoyk Nazioaren Egoeraren gaineko Eztabaidan egindako hitzaldiaren inguruan mintzatu da. Hala, Ortuzarren esanetan, "ez zuen hitzik esan Euskadiri buruz", hori dela eta "izan beharko du" Euskadi "ez dela Espainia dagoeneko".

Bestalde, Urkulluk EAEko egoera ekonomikoa izan du hizpide eta, nahiz eta onartu duen oraindik krisialditik ez dela atera eta "irteera luzea eta korapilatsua" izango dela, "norabide onean" doa.

Bestalde, Ortuzar hiriburu arabarrean bildutako EAJko kargudun eta kideei zuzendu zaie eta ohartarazi die bi aukera baino ez dela egongo hirian: "Marotoren PP hutsa edo Gorka Urtaran eta EAJ".

"Bi aukera daude, gainerakoa zarata da: Marotoren M-a edo Gorkaren G-a", esan du EBBren buruak. "Marotoren M-a manipulazioarena da, pasioekin jolasten dutenena, egoera eskasean dauden pertsonak erabiltzen dituztenena, boto gutxi batzuen truke polemika artifizialak eragiten dizutenena".

Horren ildotik, "Marotoren M-a Madrileko M-a da", eta "Mariano Rajoyren M-a". azaldu duenez, "Marotok nahi du herritarrek ahaztea PPren kide dela, baina Maroto eta Mariano bikote dira, eta Marianoren PP Marotoren PP bera da".

Aldiz, "Gorkaren G-a, Gasteizko G-a da, gertutasuna eta gardentasunaren G-a", azpimarratu du.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Rajoy berriak Albisteak Urkullu Araba Andoni Ortuzar