Politika -
Gipuzkoa
Urquijoren 'esku-sartzeei aurre egitea' eskatu dute alkateek
Bestalde, Kontseiluak larunbat honetarako Donostian deitu duen euskararen aldeko martxarekin bat egin dute EH Bilduren Gipuzkoako alkateek.
Erredakzioa
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariaren ?esku-sartzeei aurre egitea? eskatu dute gaur EH Bilduren Gipuzkoako alkateek. Urquijo ?udaletan hartutako neurri eta erabakien aurka? etengabe egiten ari dela salatu dute.
Koalizio abertzalearen alkateek prentsaurrekoa eman dute Lasarten. Alkateen ahotan, ?gai ekonomiko eta sozialekin, euskararekin, elkarte zein ekimenei emandako diru-laguntzekin edo euskal ikurrekin? zerikusia duen ororen aurka helegitea aurkeztu du Urquijok.
?Udalen autonomiaren aurkako eraso etengabe? bat dela salatu dute. EH Bilduko alkateen hitzetan, udalentzat ?egoera jasanezina? da; izan ere, ?egunero euren lana baldintzaturik dagoela ikusten dute eta baliabide publikoak prozedura judizialetan xahutzera behartzen dituzte?. ?Ekintza horiek gizarteari berari kalte egiten diote?, deitoratu dute.
Urquijok ?baldintzatzen? du
Gainera, udalen funtzionamendua ?baldintzatzen? saiatzea leporatu diote Urquijori. ?Estatuko Gobernuak ezarritako mugen barruan udalen erabakitzeko gaitasuna murriztu nahi du Urquijok, euskal erakundeen nortasunari kalte egiten dion kudeaketa eredu bat inposatu nahian?, erantsi dute.
?Euskal Herrian hartutako erabaki demokratikoen usurpazioari erantzuteko? eskatu diote alkateek euskal gizarteari. Gobernuaren ordezkaria ?euskal gizartea ordezkatzen ez duen figura anakronikoa eta antidemokratikoa? dela gaineratu dute. Azkenik, Kontseiluak larunbat honetarako Donostian deitu duen euskararen aldeko martxarekin bat egin dute EH Bilduren alkateek.