Politika -

Irregulartasunak

Alfonso Alonsok sinatutako kontratu bat ikertzea eskatu du Gasteizek

Estatuko Kontu Auzitegiak 440.000 euro inguru eskatu dizkie Alfonso Alonso Osasun ministroari, Javier Maroto Gasteizko alkateari eta PPko bost zinegotzi ohiei.

Alfonso Alonso eta Javier Maroto. EFE
Alfonso Alonso eta Javier Maroto.
Alfonso Alonso eta Javier Maroto. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko udaleko osoko bilkurak mozio bat onartu du, EAEko Auzitegi Nagusiko eta Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzei San Antonioko bulegoen alokairua ikertzeko eskatuz. Kontratu hura Alfonso Alonso (PP) alkate zela sinatu zen.

Horrez gain, Alonsok zuzendutako udal-gobernu ezberdinek eta garai hartako Ogasun zinegotziak, Javier Marotok,  egindako kudeaketa “irmoki” arbuiatu dute.

Bilduk eta PSEk (seina zinegotzi dituzte) mozioa adostu dute eta, ondorioz, aurrera atera da. PPk (9 zinegotzi) kontra bozkatu du, eta EAJ (6 zinegotzi) abstenitu egin da.

Estatuko Kontu Auzitegiak 440.000 euro eskatu dizkie Alfonso Alonso Osasun ministroari, Javier Maroto Gasteizko alkateari eta PPko beste bost zinegotzi ohiei, San Antonio kaleko bulegoak alokatzeko kontratuagatik. Gasteizko Udalak 6 milioi euro xahutu zituen alokairu horretan.

Kontu Auzitegiak uste du irregulartasunak izan zirela. Kontratua 2007ko otsailean sinatu zuten Alonsok eta Gonzalo Antonek, bulegoen jabeak. Udalak 6 eta 7 milioi artean ordaindu zituen, urtebete lehenago 2,7 milioiko balioa izan zuen lokalagatik.

Blindatze klausula bat sinatu eta errenta urtero berritzea adostu zuten (KPIa baino 9 puntu gehiago ordaintzera iritsi ziren). Horrez gain, lokala eraberritzeko lanen kostua (1,2 miloi) ere bere gain hartu zuen Udalak.

Kontu Auzitegiak deklaratzera deitu ditu Alonso eta bere agintaldian zinegotzi izandakoak, alegazioak aurkez ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea