Politika -

Barcenas auzia

Barcenas auzian PP inputatzea aztertzen ari da Ruz epailea

Alderdi Popularrari diru emateak izan dezakeen erantzukizun fiskala aztertzeko eskatu dio Barcenas auziaren ardura duen epaileak Zerga Administrazioko Estatu Agentziari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea Alderdi Popularra inputatzea aztertzen ari da Barcenas auziaren baitan. 2008an PPk jasotako donazioak direla eta, alderdiak  zegokion sozietateen zerga ordaindu zuen jakin  nahi du Ruzek. Hala, Ogasun Ministerioko Zerga Administrazioko Estatuko Agentziari PPren erantzukizun fiskalari buruzko informazioa eskatu dio. Bost eguneko epea eman dio agentziari Ruzek, eskatutako informazioa biltzeko eta igortzeko.

Barcenasen  paperetan agertzen diren donazioen inguruko argibideak nahi ditu epaileak; diru kopuru horiek Ogasunaren aurrean aitortu eta zergak ordaindu ote ziren galdegin dio Estatuko Agentziari.

Iturri juridikoen arabera,  izapide honekin Alderdi Popularraren 2008ko errenta aitorpenaren inguruko datuak eskatu ditu Ruzek eta donazioengatik zergak ordaindu ziren argitu nahi du. Barcenasen  paperetan agertzen diren diru emateak 2008an jasotakoak dira. Erantzukizun penalik ez balego, irabaziak izateko helburuarekin 'delituetan parte hartzea' egotzi diezaioke PPri Ruzek, Gurtel auzian egin zuen bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia