Politika -
Bakea Euskal Herrian
EAJk eskua luzatu die eragileei bakegintzan aurrera egiteko
Udal hauteskundeen ondoren, alderdi politikoekin estatus politikoari buruzko akordioa lortzea eta, Espainiako hauteskunde orokorren ondotik, EAEn adostutakoa Estatuarekin negoziatzea proposatu du.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak bakegintzan aurrerapausoak emateko bidelagun izatea eskaini die ETAri eta Espainiako Gobernuari. EAJk udal hauteskundeen ondoren, alderdi politikoekin estatus politikoari buruzko akordioa lortzea eta, Espainiako hauteskunde orokorren ondotik, EAEn adostutakoa negoziatzea proposatu du alderdi jeltzaleak.
Ortuzarrek 2015erako EAJren egitasmoak aurkeztu ditu Sabin Etxean gaur egindako ekitaldian eta haren alboan izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EAJren ahaldun nagusigaiak.
Ildo horretan, azpimarratu du helburuak krisi ekonomikotik irtetea, bakea egonkortzea, elkarbizitza aurrerapausoak ematea eta Euskadirentzat estatus politiko berri bat lortzea direla.
"Ez dago nazio librerik menpekoa edo ekonomikoki pobrea bada" azpimarratu du Ortuzarrek. Halaber, "iraganaren bahitu eta mugitu nahi ez" izatea egotzi die , Espainiako Gobernuari eta ETAren inguruari.
Ildo berean, bizitza politikoa judizializatuz, euskal giro politikoa "espainiartu" nahi izatea eta Estatuan gertatzen "okerrena kopiatu" nahi izatea egotzi dio EH Bilduri.