Politika -
Biktimak
Buesaren sendiak dio Jaurlaritzak ez zuela neurria eman 2000. urtean
Hala eta guztiz ere, lehendakariaren adierazpena "errekonozimenduaren eta terrorismoaren biktimekiko gertutasuna lortzeko bidean aurrerapauso txikia" omen da.
Erredakzioa
Fernando Buesa ETAk 2000. urtean hil zuen politikari sozialistaren sendiak salatu du Eusko Jaurlaritzak ez zuela neurria eman eta zuela jakin haien ondoan egoten hilketa gertatu zenean.
Ohar batean, Buesaren familiak Iñigo Urkullu lehendakariak gaur irakurri duen adierazpen instituzionala izan du hizpide.
Politikari sozialistaren familiak atzo egin zion omenaldia Gasteizen, eta bertan izan zen lehendakaria ere.
Buesatarrek begi onez jo dute, "15 urte berandu bada ere", politikariaren ibilbideak eta ekarpen sozialak errekonozimendua jasotzea.
Gainera, ondo iruditu zaie lehendakariak "autokritika" egiteko beharra aipatu izana, zeren garai hartako Jaurlaritzak "ez zuen neurria eman eta ez zuen familien ondoan egoten jakin".
Lehendakariaren adierazpena "errekonozimenduaren eta terrorismoaren biktimekiko gertutasuna lortzeko bidean aurrerapauso txikia" omen da.