Politika -

Hauteskundeak 2015

Javier Ruiz, PPren hautagaia Bizkaiko diputatu nagusi izateko

Javier Ruiz zinegotzia da Getxoko udaletxean, eta Bizkaiko popularren idazkari nagusia, 2014az geroztik.

Javier Ruiz, PPko zinegotzia Getxon. Argazkia: www.ppgetxo.net
Javier Ruiz, PPko zinegotzia Getxon.
Javier Ruiz, PPko zinegotzia Getxon. Argazkia: www.ppgetxo.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Ruiz izango da Alderdi Popularraren hautagaia Bizkaiko diputatu nagusi izateko, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Hala erabaki dute arratsaldean Bizkaiko PPren hauteskunde batzordeak egin duen bileran.

Ruiz zinegotzia da Getxoko udaletxean, eta Bizkaiko popularraren idazkari nagusia, 2014az geroztik.

Esther Martinezen lekua hartuko du Ruizek. Martinez duela lau urte izan zen PPren hautagaia, baina abenduan Bizkaiko Batzar Nagusietan bozeramaile kargutik kendu zuten eta Jesus Isasi militante historikoa jarri zuten haren tokian.

Isasiren izena ere mahai gainean izan dute, baina azkenean Ruiz aukeratu dute, Nerea Llanosen eta Anton Damborenearen gertukoa.

Ruizek 44 urte ditu, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da. PPren bozeramailea izan zen Erandion, 12 urtez; ondoren, Getxoko udaletxeko zinegotzia izan da; eta orain, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkatuko du Alderdi Popularra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea