Politika -
Biktimak
Argitu gabeko ETAren sumarioetako akatsak zuzentzeko eskatu du Covitek
Juanfer F. Calderinek idatzitako "Agujeros del sistema. Más de 300 asesinatos de ETA sin resolver" liburuan oinarritu da kolektiboa.
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen Euskal Kolektiboak (Covite) argitu gabeko ETAren atentatuei buruzko sumarioetako akatsak zuzentzeko eskatu dio Estatuko Fiskaltza Nagusiari, auzietan kontuan hartu ez ziren oinarrizko frogak badaudelakoan.
Consuelo Ordoñez Coviteren presidenteak Juanfer F. Calderinek idatzitako "Agujeros del sistema. Más de 300 asesinatos de ETA sin resolver" liburua helarazi dio Fiskaltzari. Ikerketa lan horretan, "arduragabekeria larriak" eta akatsak antzeman omen ditu idazleak, ustez auziak argitu gabe geratzea eragin dutenak.
Ordoñezek azaldu duenez, sumarioetan sartu ez ziren frogen artean aitorpenak, txosten polizialak eta EAEKo eta Nafarroako auzitegiak egindako akats larriak daude.