Politika -

Auzitegi Gorena

Gorenak dio zigorren pilaketaren arauak salbuespenak onartzen dituela

Auzitegi Gorenak onartutako doktrinaren ondorioz, 80 preso ingururi ez dizkiete Frantziako espetxean igarotako urteak kenduko.

Auzitegi Gorena. Argazkia: EiTB
Auzitegi Gorena.
Auzitegi Gorena. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Zigor Aretok Kepa Pikabea ETAko presoaren inguruan eman zuen ebazpena argitaratu du osorik. Bertan dioenez, Europar Batasuneko estatuetan betetako zigorrak Espainiako Estatuko zigorrei kentzeko arau europarrak salbuespena onartzen du, eta horregatik ez zizkioten Frantziako espetxeetan igarotako 10 urteak kendu Pikabeari.

Auzitegi Gorenak atzera bota zuen Pikabeak egindako eskaria, betetako espetxe urteak pilatzeko eskaria, alegia, bederatzi aldeko eta kontrako sei botorekin. Auzitegi Gorenak onartutako doktrinaren ondorioz, 80 preso ingururi ez dizkiete Frantziako espetxean igarotako urteak kenduko.

Gorenaren arabera, Europako araudiak berak "mugatzen ditu eragin eremuak", Estatuetako legearen esku uzten baitu zigorraren ekibalentzia eta ondorioak zehaztea.

"Kontua ez da arau nazionala ez aplikatzea, baizik eta salbuespena egiteko aukera ematen diola Estatu kideari zigor pilaketak murrizketa suposatzen duenean, beste prozesu batean", Jose Ramon Soriano epailea buru duen txostenean azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak