Politika -

Fiskaltzaren kereila

Erkoreka: 'Enpresetako jabeak dira Hiriko auziaren erantzule bakarrak'

Hiriko auzian erantzule “kriminalik" izatekotan, diru-laguntza publikoak jaso zituzten enpresetako arduradunak liratekeela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak.

'Hiriko'ren laguntzetan irregulartasunik ez dagoela dio Jaurlaritzak

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiriko auzian erantzule “kriminalik” izatekotan, diru-laguntza publikoak jaso zituzten enpresetako jabeak liratekeela azpimarratu du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Jaurlaritzak bere egunean emandako laguntzen “erregulartasun juridiko eta administratiboa” defendatu du bozeramaileak.

Diru publikoa bidegabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta dirua zuritzea leporatuz, kereila kriminala jarri die Arabako Fiskaltzak Hiriko auto elektronikoaren proiektua sustatu zutenei.

Zehazki, kereila Afupaida elkarteko arduradunen aurkakoa da. Enpresa nagusiaz gain, elkarte horren menpekoak ziren beste lantegi batzuetako zuzendarien aurka jarri dute aipatu kereila.

Jaurlaritzak hiru milioi euro bideratu zituen, baina proiektua ezerezean geratu zen.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak zehaztu du kereila enpresa-talde horretako buruzagiei zuzenduta dagoela. “Erantzule kriminalak, existitzekotan, diru-laguntza publiko horiek jaso zituzten enpresetako arduradunak izango lirateke”.

Horren harian, Jaurlaritzatik atera zen diru-laguntzen “erregulartasuna” defendatu du Erkorekak eta, egitasmo horren inguruko gainekoari buruz azalpenik ematea ez dagokiola nabarmendu du.

Arantza Tapia sailburuak 2010, 2011 eta 2012. Egitasmoak jaso zituen laguntzak legezkoak izan zirela esan du. Izan ere, Jaurlaritzak ez du irregulartasunik atzeman Hiriko egitasmoari emandako laguntzetan.

Proiektua “gertutik” jarraitu dutela azpimarratu du Tapiak. Emandako diru-laguntzak “auditatu” egin dituztela eta ez dutela “arazorik” atzeman gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea