Politika -
Ikerketa batzordea
Pujolen koinatua: 'Ez dut uste dirutzaren jatorria herentzia denik'
Diru hori “nondik atera den” ez dakitela azpimarratu du Francesc Cabanak. Aitaginarrebaren testamentuan atzerriko kontu korronterik ez zegoela azaldu du Banca Catalanako fundatzaileak.
Erredakzioa
Kataluniako presidente ohiaren familiak atzerrian zuen ?dirutza? horren jatorria Florenci Pujol aitaginarrebak utzitako herentzia edo legatua dela ziurtatzerik ez dagoela esan du Francesc Cabanak, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren koinatuak.
Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean egin duen agerraldian, diru hori ?nondik atera den? ez dakitela azpimarratu du Banca Catalanako fundatzaileak, baina aitaginarrebaren testamentuan atzerriko kontu korronterik ez zegoela azaldu du.
?Ezin dugu esan herentzia edo legatu batetik datorrenik. Eta pluralean mintzatzen ari naiz?, esan du Cabanak. Dirutza Banca Catalanarena izatea ere baztertu du, erankunde horretan sekula ez delako operazio ustelik izan, horren esanetan.
Bizi-maila altua
Pujolen seme-alabek bizi-maila altua zutela adierazi du Cabanak, eta Jordi Pujol Ferrusola presidente ohiaren seme zaharrenak luxuzko autoak zituela goraipatu du: ?Ferrari batekin munduan barna ibiltzea gosea duen jendeaz barre egitea da?.
Bestalde, Pujol-Ferrusola familia Banca Catalanaren akzioak salduz aberastu zen ere galdetu diote Cabanari. Aukera hori baztertu du Pujolen koinatuak, eta, horren harian, Pujolek akzioak Fundacio Catalanari dohaintzan eman zizkiola azaldu du Cabanak. Aurretik bankuko akziodun nagusiei eskaini zizkiola onartu du, baina inork ez zizkiola erosi erantsi du.