Politika -

Bankia

ANk Rato kartzelatzea baztertu du, iheserako arriskurik ez dagoelakoan

Bankiaren presidente ohiaren jardunean "delitu zantzuak" badaude ere, presondegira bidaltzea bezalako neurri "larririk" ez du hartuko, "ihes egiteko saiakerarik egin ez duelako".

Rodrigo Rato Bankiaren presidente ohia. Argazkia: Efe
Rodrigo Rato Bankiaren presidente ohia.
Rodrigo Rato Bankiaren presidente ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak baztertu egin du Rodrigo Rato Bankiaren presidente ohia kartzelatzea, nahiz eta bere jardunean "delitu zantzuak" atzeman dituen. Izan ere, "ihes egiteko saiakerarik ez du egin", eta, horregatik, ez dute haren kontrako neurri "larririk" hartuko.

Hori horrela, Auzitegi Nazionalak atzera bota du UPyDk aurkeztutako helegitea. Fernando Andreu epaileak Rato Espainiako Gobernuaren presidenteorde ohia ez kartzelatzea erabaki zuen aurreko abenduan, eta horren kontra sartu zuen UPyDk helegitea.

Epailearen ustez, Ratoren jardunean "delitu zantzuak" badaude ere, "horrek bakarrik ez du justifikatzen horrelako neurri larri bat hartzea", ez duelako ihes egiteko saiakerarik egin, besteak beste.

Andreuk ezkutuko txartelen aferagatik hiru milioi euroko bermea jarri ostean, Rato Ginebrara joan zen, baina horrek ez du "ihes egiteko arriskua areagotzen"; izan ere, Espainiako Estatura itzuli zen eta "ez zuen Justiziaren jarduna oztopatu eta Justiziaren aurrera joan da deitu zaion guztietan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Ustelkeriaren mapa